ESKUZ EGINA
Modara goaz, dena eskuz egina
Merke-zurrean erosi nahian zatoz, nora iritsi nahi duzu?
Modara goaz, dena eskuz egina
Ehuna eguzkitan lehortzen dago, itxaron beharko duzu
Modara goaz, dena eskuz egina
Merke-zurrean erosi nahian zatoz, nora iritsi nahi duzu?
(Nora iritsi, nora iritsi nahi duzu?)
Modaragoaz, dena eskuz egina
Ehuna eguzkitan lehortzen ari da, itxaron beharko duzu
Egosteko puntu egokian, inoiz ez pasatuta,
zapore gozoa izateko ongi apailatzen jakin behar da
Egosteko puntu egokian, inoiz ez pasatuta,
zapore gozoa izateko ongi apailatzen jakin behar da
Berdin dio ze ordutan, mahaia prest eta dena argi
Argi
SUTAN
Nora doaz ametsak eguzkia pizten denean?
Nora ene begitxoak, eta bizitza neurea?
Nire bularrean itzala egokitzen denean
neuk jarriko dut barealdia, zuek, berriz, oldarraldiak
Zer gertatzen da ahots honen oihartzunarekin?
Iraganarekin dantzan dabilen erritmoa galtzen du
Joandako denbora ez dut bueltan nahi
Pultsuari pultsu eginez gero, nor ote garaile?
Itxi iezadazu atea joatean
Gehiegizko orduek ihes egiten baitidate
Itxi iezadazu atea joatean
Gehiegizko orduek ihes egiten baitidate
Itxi iezadazu atea joatean
Itxi iezadazu
Itxi iezadazu, edo zer?
Gehiegizko orduek ihes egiten baitidate
Gehiegizko orduek ihes egiten baitidate
Zuen erlojuetan ez dut neure burua ikusterik
Azala meteorito, gorputza izozmendi
Neure burua gelditutako denbora batean ikusi nahi dut
Zuk zeruari begiratu orduko, pasatuta izango gara
Bira-biraka, egia gezurra da
Gaua dela baino ez dakit, bihar eguna izango da
Ilea hazi egiten dela, zauriak sendatzen direla
Iragandako denborari bizitza deitzen diozuela
Bira-biraka, egia gezurra da
Hil ostean ere, izarrek distira egiten dutela baino ez dakit
Dardarka ari den lurra lo gelditzen ari dela
Denbora sutan dabilkidala, bizitzak erre egiten nauela
Bira-biraka
Bira-biraka
Zuen erlojuetan ez dut neure burua ikusterik
Azala meteorito, gorputza izozmendi
Neure burua gelditutako denbora batean ikusi nahi dut
Zeruari begira zauden bitartean
Sutan dut ardatza, sutan gurdia
Sutan izan nintzena, naizena, iragana
Sutan dut ardatza, sutan gurdia
Sutan izan nintzena, naizena, iragana
Sutan dut ardatza, sutan gurdia
Zuen erlojuetan ez dut neure burua ikusterik
Azala meteorito, gorputza izozmendi
Neure burua gelditutako denbora batean ikusi nahi dut
Zeruari begira zauden bitartean
Utzi denbora suak har dezan
Utzi denbora suak har dezan
Utzi denbora suak har dezan
APURTZEA
Konta iezadazu zure sekretua
Konta iezadazu, badakit-eta
Sekula itzultzen ez banaiz ere
Neure burua berriro ikusten ez badut ere
Gorde begitxo hauek
Eskuak galdu behar ditut-eta
Eta jadanik nirea ez den
odolezko eta harrizko ahots hau
Eta eutsi lurrezko gorputz honi
Egunsentiaren intziri zuria iritsi arte
Eta eutsi gorputz honi lurrean
egunsentira arte, egunsentira arte
Konta iezadazu zure sekretua
Konta iezadazu, badakit-eta
Konta iezadazu zure sekretua
Konta iezadazu, badakit-eta
Gorde begitxo hauek
Eskuak galdu behar ditut-eta
Jadanik ez dira nireak
Gorde nazazu
Eta eutsi lurrezko gorputz honi
Egunsentiaren intziri zuria iritsi arte
Eta eutsi gorputz honi lurrean
egunsentira arte, egunsentira arte
Bart ametsetan nengoen
isiltasun biluziarekin
Gorputza kulunka iezadazu
mutu bizi baita jadanik
Zauria zabalik
Neure buruari galdetzen diot
Hainbeste hildakorentzat
Zulo nahikorik ba ote dagoen
Eta eutsi lurrezko gorputz honi
Egunsentiaren intziri zuria iritsi arte
Eta eutsi gorputz honi lurrean
egunsentira arte, egunsentira arte
Konta iezadazu zure sekretua
Konta iezadazu, badakit-eta
Konta iezadazu zure sekretua
Konta iezadazu, badakit-eta
Eta eutsi lurrezko gorputz honi egunsentiaren intziri zuria iritsi arte
NEGU LOAN
Amak esaten zidan, zu berandu iritsi, inoiz ez iristea baino hobea da-eta
Nola aukeratu landare izerdiaren eta pozoiaren artean
Oraindik ez badugu ezagutzen
Izango ditugun ahots guztien itxura
Nola ahitu kantuak, oraindik ez badakizkigu
Bi urrats aurrera, eta urrats erdia atzera egiten badugu
Bi urrats aurrera, eta urrats erdia a-tze-ra egiten badugu
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Urrezko txartela pentsatuta daukat, itxaron, oraindik ez da iritsi
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Urrezko txartela pentsatuta daukat, itxaron, oraindik ez da iritsi
Maite banauzu, nire zain egon
Maite banauzu, itzuliko naiz
Maite banauzu, jakin ezazu
Hasi ginen horiek jadanik ez garela
Egin genuen guztia, uko egindako guztia
Nola aukeratu landare izerdiaren eta pozoiaren artean
Oraindik ez badugu ezagutzen
Izango ditugun ahots guztien itxura
Presa kapitalaren formula gisa
Azkar egina eta gaizki egina, bi aldiz oker
Ahotsa eta ilajea aldatu nahi ditugu
Jantzi berrirako neurriak topatu
Gonaren azpian, erein beharreko fruitua
Hibernatzea baino ez da gelditzen
eta jantzi berrirako neurriak topatu
jantzi berrirako
jantzi berrirako neurriak topatu
Amak esaten zidan, zu berandu iritsi, inoiz ez iristea baino hobea da-eta
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Urrezko txartela pentsatuta daukat, itxaron, oraindik ez da iritsi
Jantzi berrirako neurriak topatu
(Amak esaten zidan, zu berandu iritsi, inoiz ez iristea baino hobea da-eta)
Jantzi berrirako
Jantzi berrirako
Jantzi berrirako
(Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala)
Eskuz egina ikusi nahi dut neure burua, beti izango gara lekua
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Urrezko txartela pentsatuta daukat, itxaron, oraindik ez da iritsi
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Urrezko txartela pentsatuta daukat, itxaron, oraindik ez da iritsi
Esadazu ez joateko, ez joateko, banoala
Banoala
Banoala